Leire Moure Peñín

Ikertzailea

Politika Zientzietan eta Soziologian doktorea da, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak espezialitatean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (2009), eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (1995). Gaur egun, irakasle agregatua eta idazkari akademikoa da UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Sailean. Unibertsitate berean, Nazioarteko Ikasketen Katedrako irakaskuntzako eta ikerketako koordinatzailea izan zen 2004tik 2016ra, eta Nazioarteko Ikasketak Unibertsitate Masterraren zuzendaria da. Bere ikerketa lerroak dira nazioarteko harremanen inguruko eztabaida teorikoak, nazioarteko ordenaren eraldaketak, bakearen eta segurtasun kolektiboaren mehatxuak eta diplomazia publikoa eta nazioarteko komunikazioa. Berrogeita hamar liburu eta artikulu akademiko baino gehiago idatzi ditu, eta lau doktorego tesi zuzendu, guztiak kalifikazio gorenarekin, eta hiru nazioarteko aipamenarekin. LABAK Laboratorio de actualidad SL spin-offaren bazkide fundatzailea da (erakundeen komunikazio korporatiboaren esparruan sortutako ikerketaren transferentzia egiten du LABAKek), eta Eurocampus Kultur Elkartearen presidenteordea.

Jarduera akademikoa Talde bateratuaren barruan