Desinformazioa gizarte demokratiko garaikide ororen arazo bihurtu da. Inoiz baino informazio gehiago eskuragarri dagoen testuinguru batean, faltsuak dira mezu asko. Desinformazioari aurre egiteko, beharrezkoa da herritartasun eredu erantzunkide bat, egiari balioa emango diona eta faltsua izan litekeen eduki bat detektatzeko gai dena. Herritarrei ahaldundu daitezen ezaupideak eta trebetasunak emateko, Bitartezek alfabetatze mediatikoaren aldeko apustua egiten du, herritarrak kritikoak izan daitezen eta trebatuta egon daitezen sustatzen baitu horrek, azken batean, sareetan jasotzen eta partekatzen duten informazioaren balioa haien kabuz epaitzeko gai izan daitezen.