Sara Loiti Rodríguez
Gizarte Komunikazioan doktorea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitaten (UPV/EHU). Ikus-entzunezko Komunikazioan graduduna da 2017tik, bikaintasunez eta sari bereziarekin, eta 2018an, Gizarte Komunikazioa Masterreko espediente akademikorik onena lortu zuen. Gaur egun, irakaslea da UPV/EHUren Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean. Bere ibilbide akademikoan, interes handia garatu du komunikazio bisualarekiko. Hainbat ikastaro egin ditu, visual thinking (2016, 2020) eta datuak bistaratzeko Big Data (2019, 2020) barne. Semiotikako biltzarrak antolatzen aritu da (2015-2016), eta, gaur egun, Komunikazio Transferentziaren eta Ikerketaren Nazioarteko Biltzarreko (INTRACOM) Antolakuntza Batzordeko kidea da.