Oiane Díaz Echarri
Doktoratu aurreko ikertzailea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Sailean, Eusko Jaurlaritzaren bekarekin. 2012an amaitu zituen Arkitektura Teknikoko ikasketak, 2015ean Eraikuntzako Ingeniaritza Gradua, eta 2016an Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterra. Bere amaierako lan guztiak jasangarritasunari buruzkoak izan dira. 2018an, Kazetaritzako Gradua amaitu zuen, komunikazio korporatiboari enfokatuta, eta komunikazio bulegoetan zentratu zuen ikerketa lana. Gizarte Komunikazioan doktoregaia da UPV/EHUn. Bere tesi proiektuan, klima aldaketari buruzko komunikazio eragingarriaren ezagutza teorikoan sakondu du, gizarteari helarazten zaion mezua aztertuta.