Noe Cornago Prieto

Ikertzailea

Nazioarteko Harremanetako irakasle titularra da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). CNEAIren ondoz ondoko lau seiurtekotan jaso du aitorpena bere ikerketa lanak, eta diplomaziaren eraldaketak, nazioarteko erregimenak, arauen kontestazioa, postgarapen eta estetikaren eta politikaren arteko harremanak dira lan horren ardatz. Plural Diplomacies: Normative Predicaments and Functional Imperatives (Leiden: Brill 2013) liburua idatzi du, bai eta Transprofessional Diplomacy (Leiden: Brill 2017) ere Costas M. Constantinou eta Fiona McConnellekin batera. Ikertzaile bisitaria izan da Ohioko Estatu Unibertsitatean (1992), Laval Unibertsitatean (2002), eta Idahoko Unibertsitatean (2004); irakasle bisitaria Bordeleko eta Parisko Politika Ikasketen Institutuetan (2004 eta 2017, hurrenez hurren); ‘Basque Visiting Fellow’ Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony’s Collegen (2011-2012), eta zuzendari zientifikoa Zuzenbidearen Soziologiaren Nazioarteko Institutuan (2018-2020).

Hitzaldiak eman ditu gonbidatu gisa Alemania, Zipre, Frantzia, Holanda, Italia, Suedia, Portugal, Erresuma Batua eta Errumaniako unibertsitateetan, baita Txile, Kolonbia, Dominikar Errepublika, Mexiko, Peru, Estatu Batuak eta Marokon ere. Zenbait akordio sinatzea sustatu du Nazio Batuen agentziekin (PNUD, NBIP, PNUMA, NBE Emakumeak, FAO), eta Europa Kontseiluaren kolaboratzaile izan da. Argitalpen kontseiluko kidea da The Hague Journal of Diplomacy eta Diplomatica: Journal of Diplomacy and Society aldizkarietan.

Jarduera akademikoa Talde bateratuaren barruan