Maialen Goirizelaia Altuna
Irakasle atxikia da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean. 2019ko otsailean defendatu zuen Diasporak Nazioarteko Harremanetan: komunikazioa eta harreman transnazionalak Euskal Herriaren eta Estatu Batuetan diren euskaldunen artean doktorego tesia. Euskal diaspora, diasporen diplomazia, diplomazia publikoa eta jatorrizko herriaren eta harrerako herriaren arteko komunikazioari buruzko artikulu zientifikoak idatzi ditu. EAEko eta Nafarroako gazteek ikus-entzunezko edukiak nola erabiltzen eta kontsumitzen dituzten aztertzen duen Applika+ ikerketa proiektuko kidea da. Hamaika Telebistako publizitate sailean lan egin du, eta bekaduna izan da Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan.