Leire Iturregui Mardaras
Ikertzailea
Irakasle agregatua (2019). Doktorea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (2011), eta Kazetaritzan eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna, Nazioarteko Harremanak espezialitatean, unibertsitate berean. 2009tik, Kazetaritza II Saileko irakaslea da, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Gaur egun, Berrien Idazkera Irratian, Informazio Lokuzioa eta Komunikazio Bulegoak irakasgaiak ematen ditu Kazetaritza Graduan. Halaber, irakaslea da Nazioarteko Ikasketak Unibertsitate Masterrean, UPV/EHU-EiTB Multimedia Komunikazioa Masterrean eta Gizarte Komunikazioa Ikerketa Masterrean. Ikerkuntzaren arloan, hamabi ikerketa proiektutan parte hartu du, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, UPV/EHUk eta Eusko Ikaskuntzak finantzatuta, bai eta hezkuntza berrikuntzarako hiru proiektutan ere.
Cadena SER irrati kateko tokiko irratietan lan egin du, eta El Correo egunkariaren kolaboratzaile izan da. 2008tik 2011ra, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen komunikazio arduraduna izan zen. Ikerketako egonaldia egin du Municheko Unibertsitatean (LMU). Bere ikerketa lerroak dira gatazka kazetaritza (bake kazetaritza, gerra kazetaritza), komunikazio instituzionala, kazetarien lanbide eta lan baldintzak, eta generoa, komunikazioa eta hezkuntza. Gaur egun, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Las condiciones de seguridad de periodistas españoles que cubren conflictos internacionales (JOSAFCON) ikerketa proiektuko ikertzaile nagusia da María José Cantalapiedrarekin batera; 2022tik 2026ra egongo da indarrean proiektua.