Claudia Taboada Castell
Doktoratu aurreko ikertzailea da Kazetaritza Sailean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) bekarekin, eta doktoregaia unibertsitate bereko Gizarte Komunikazioko programan. Gizarte Komunikazioan lizentziaduna da Habanako Unibertsitatean (2017) eta Komunikazio eta Kultura Masterra egin zuen Sevillako Unibertsitatean. Errekonozimendu akademiko gorena lortu zuen 2017an, Ohorezko Matrikula edo Urrezko Diploma, lizentziako ikasketetan egindako ibilbideagatik.
Bere ikerketa lerroen artean daude komunikazio korporatiboaren kudeaketa ingurune digitaletan, prentsa areto birtualak eta erakundeen eta komunikabideen arteko komunikazio fluxuak. Hizlaria izan zen Informazio eta Komunikazio Adituen Nazioarteko IX. Topaketan (ICOM, 2017) eta ULEPICC-España elkartearen VI. Biltzarrean (2021). Nazio Batuen Elikagaien Mundu Programako (World Food Programm, WFP) Komunikazio eta Informazio Bulegoan lan egin du, Habanan, eta 2017tik 2019ra, komunikazio korporatiboaren arduraduna izan zen Fundación Caguayo para las Artes Monumentales y Aplicadas erakundean, Kubako irabazi asmorik gabeko erakunde artistiko ezagunenean.
Gaur egun, aztergai ditu interaktibitate digitala espazio emergenteetan eta transferentzia tematikoak korporazioen eta publikoen artean, eta hain zuzen ere, horiexek dira Kubako ingurune korporatiboko prentsa areto birtualei buruzko bere doktore tesiaren ardatzak.