César Coca García

Ikertzailea

Kazetaritzan doktorea da UPV/EHUn, eta Informazio Zientzietan eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna, bi kasuetan Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Kazetaritzako irakasle titularra da UPV/EHUn, 1989tik. Lenin y la prensa, Entrevista con la cultura eta García Márquez canta un bolero liburuak idatzi ditu, eta beste dozena bat libururen egilekidea da. Hogeita hamar bat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, bakarka edo elkarlanean. Zuzendariondokoa da El Correo egunkarian, eta bertako kultura gehigarriaren arduraduna. El Correo-UPV/EHUren Multimedia Kazetaritza Masterra ere zuzentzen du. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketako saria lortu zuen 2005ean. Eta Euskal Kazetariak saria 2018an, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emandakoa. Irakurzaletasuna Sustatzeko Sari Nazionala jaso zuen 2015ean (“Territorios de la Cultura” gehigarriaren arduradun gisa).

Actividad académica dentro del Grupo consolidado

No results found.