Blanca Miguélez Juan

Ikertzailea

Gizarte Komunikazioan doktorea da, nazioarteko aipamenarekin, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna unibertsitate berean. Arte zuzendaritzari lotuta egin du lanbide ibilbidea Estatuan ospe handia duten publizitate agentzietan: Publicis, Leo Burnett, Contrapunto BBDO. Gaur egun, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakasle atxikia da UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta irakasle agregatuaren akreditazioa du. UPV/EHUko Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduko irakaslea izan da, eta titulu bereko eskolak eman ditu Estatuko unibertsitate publikoetan eta pribatuetan: Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Valladolidko Unibertsitatean, Sevillako Unibertsitatean, Andaluziako Loyola Unibertsitatean eta Camilo José Cela Unibertsitatean.

Bere ikerketa lerroak dira goi mailako irakaskuntza Europako Unibertsitate Eremuan (GHEE), komunikazio digitala, arte zuzendaritza, publizitate sormena eta komunikazioaren arloko lanbide profil berriak. Ikerketaren esparruan, egonaldiak egin ditu Estatuko zein nazioarteko unibertsitateetan, komunikazioak aurkeztu ditu nazioarteko kongresuetan, artikulu zientifikoak argitaratu ditu, eta kapitulu ugari idatzi ditu argitaletxeen SPI rankingeko lehen postuetan dauden argitaletxe akademikoetako liburuetan.

Jarduera akademikoa Talde bateratuaren barruan