Angeriñe Elorriaga Illera

Ikertzailea

Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua eta Gizarte Komunikazioan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Hamalau urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du komunikazio digitalaren eta marketinaren arloan hainbat enpresa eta erakundetan. Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasle agregatua da. Ikerketa seiurteko bat du. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Revista Latina de Comunicación Social (Q1) 2018ko bigarren artikulu aipatuenaren ‘Roblón’ saria edo Language Branding ikerketa-proiektuaren Soziolinguistikako Txillardegi saria. Irakasle bisitaria izan da University of Groningen-en (Herbehereak) eta Ghent University-n (Belgika).
2009tik UPV/EHUn irakasten du, lehenik Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eta gaur egun Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Hainbat gradu irakasten ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterrean irakasle gisa ere parte hartzen du. Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduko bigarren mailako koordinatzailea, Komunikazio Publikoko Zuzendaritzaren aipamenaren koordinatzailea, fakultateko euskara-batzordeko kidea eta bere saileko kontseiluko kide hautatua da. Bikain kalifikazioa du Docentiaz programan. Bere ezagutza-arloa komunikazioan, marketin digitalean eta harreman publikoetan oinarritzen da. Komunika Euskal Komunikazio Elkartearen sortzaileetako bat da.

Jarduera akademikoa Talde bateratuaren barruan