• Estatu Batuetan bizi diren euskal diasporako kideek Euskal Herriarekin harreman estua mantentzen dute eta sare akademiko, kultural eta enpresarial transnazionalak sortzen dituzte
  • Interneten oso presente, Estatu Batuetan bizi diren euskaldunek sare sozialak eta WhatsApp-a erabiltzen dute euren lagun eta familiarekin komunikatzeko, eta Euskal Herriko albisteen berri dute sare sozial eta egunkari digitalen bidez
  • Horrela dio Maialen Goirizelaia Altunaren, Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez Ikerketa taldeko kidearen,  nazioarteko doktorego tesiak

Leioa, 2019 urteko otsailaren 21a.  Estatu Batuetan bizi diren euskal diasporako kideek “diplomazia agente” moduan jokatzen dute, eta antolatzen dituzten ekintzen bidez, adibidez, Boiseko Jaialdia, Eskal Herriaren eta Estatu Batuen arteko harremana hobetzen, eta  Euskal Herriaren irudi positiboa eraikitzen laguntzen dute. Hau da “diasporen diplomazia”, Estatu Batuetan den euskal komunitateari esker Euskal Herriaren eta Estatu Batuen artean zubiak eta sare kultural, akademiko eta enpresarial transnazionalak eraikitzea.

Maialen Goirizelaiaren, Bitartez ikerketa taldeko kidearen, nazioarteko tesiaren izenburua ‘Diasporak Nazioarteko Harremanetan: komunikazioa eta harreman transnazionalak Euskal Herriaren eta Estatu Batuetan diren Euskaldunen artean/Diasporas and International Relations: communication and transnational relations between the Basque Country and the Basque comunities in the United States” da, eta hauek dira tesiaren konklusioetako batzuk.

Maialen Goirizelaiaren tesian Euskal Herriaren eta Estatu Batuetan den euskal diasporaren arteko komunikazio eta harremanaren eboluzioa ikertzen da. Aztertzen diren tresnen artean euskal instituzioetatik eta medioetatik eta diasporako kideek martxak jarritakoak daude.

Horrela, ikerlariak, Estatu Batuetan bizi diren euskaldunen profila aztertu du, baita ere, hauek Euskal Herriarekin dituzten konexioak eta nola komunikatzen diren hurbilekoekin eta instituzioekin.  Gainera, diasporako kideek antolatzen dituzten ekintzen emaitza ere ikertu du, eta nola, diasporako kideek antolatzen dituzten ekintzek, kasurako, jaialdi euskal amerikarrek, Euskal Herriaren eta Estatu Batuen arteko harremanean laguntzen duten eta Euskadik Estatu Batuetan duen irudiaren sortzean laguntzen duten. Horrez gain, ikerketa honetan, Estatu Batuetan bizi diren euskaldunek Euskal Herriko albisteak nola jaso eta zein medio kontsumitzen duten aztertu du.

Goirizelaia doktorearen konklusio nagusienetako batek dio, diaspora, antolatzen dituzten ekintzen bidez, “diplomazia publikoko agente” bihurtu dela, eta horrek Euskal Herriaren eta Estatu Batuen arteko harremanean lagundu duela.

Nahiz eta hasiera batean jaialdi euskal amerikarren helburua, herrialde berrian bizi zirenen arteko harremanak indartzea, eta identitatea eta euskal kultura mantentzea ziren; jaialdi horien antolatzeak beste era bateko helburuak ere ekarri izan ditu. Izan ere, gobernu lokalak, gizarteak eta enpresa estatubatuarrek ere, parte hartzen dute ekintza hauetan. Hau da, kultura oinarri moduan harturik, beste era bateko harremanak sortzea ere posible dela frogatu da. Gainera, jaialdi hauen arrakasta komunikabide estatubatuarretan ere agertzen da, eta honek, eragina dauka Euskal Herriak Estatu Batuetan duen irudian.

Ikertzaileak babesten duen bezala “diasporako kideak, jaialdiei esker, eta horien artean Boiseko Jaialdia eta Smithsonian Folklife Festival-a daude, etorkizuneko harremanetarako ateak ireki dituzte” bai Euskal Herriaren eta Estatu Batuen artean, baita ere, munduan dauden beste euskal komunitate batzuen artean. Horrela, diasporako kideak diplomazia publikoko “gobernuz kanpoko aktore” bihurtzen dira, zeintzuek konfiantzan oinarritutako harremanak sortzen dituzten. Hau da “diasporen diplomazia” eta posible da hori topatzea euskal presentzia dagoen beste herrialde batzutan ere, kasurako, Argentinan.

Estatu Batuetan bizi diren euskaldunen gehiengoa bigarren belaunaldikoak dira, eta Bizkaiako lurralde historikotik joandako emigranteen ondorengoak dira; hala ere, desberdintasunak ikusi dira mendebaldearen eta ekialdearen artean. Mendebaldean gehiengoa hirugarren belaunaldikoak dira, eta ekialdean eta Floridako estatuan, gehiengoa lehen belaunaldikoak.

Ikerketa aurrera eramateko sare sozial eta interneten bidez 424 erantzun izan dituen inkesta bat zabaldu zen. Ikerketa osotzeko, 80 sakoneko elkarrizketa egin dira, bai diasporako kideei, zein komunikabideen zuzendari eta ordezkari instituzionalei. Inkesta erantzun dutenen %54,34 (bera edo euren arbasoak) Bizkaiatik datoz, horren ondoren, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe Nafarroa, Lapurdi, Araba eta Zuberoa datoz, orden horretan. Deigarria da inkesta erantzun dutenen %9,43ak ez jakitea zein den bere arbasoen probintzia.

Inkesta erantzun dutenen %93,9ak euskalduntzat du bere burua, hala ere, badaude euskaldun izateaz gain, euren burua amerikar edo beste nazionalitate batekotzat dutenak. Horrek erakusten du, euren ustez, posible dela bi identitate izatea. Erantzun dutenen %80 izan da Euskal Herrian inoiz eta horrekin lotura dute arrazoi familiar (%91,4), kulturala (%72,4) eta nortasunekoengatik (%67,7).

Euskal nortasuna mantentzeko antolatzen dituzen ekintzen artean daude, batez ere janaria eta ondoren dantza, euskara, kirola, mus-a, edota jaialdi kulturalak. Horiei esker, posible zaie Estatu Batuetan dauden beste euskaldun batzuekin lotura sortzea, baita ere, munduko beste leku batzutan daudenekin ere.

Erantzun dutenen %79,1ak erakusten ditu diasporako kideek Euskal Herriko albisteak jarraitzen dituztela eta hori egiteko, batez ere, sare sozialak eta egunkari digitalak erabiltzen dituztela. Amaitzeko, kontsumitzen dituzten egunkari digitalen artean, inkestaren arabera, Diario Vasco, El País, Berria, El Correo eta Deia daude, orden horretan.

Menu