EHU Irrati Maratoiaren zortzigarren edizioa ospatuko da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean UPV/EHU

  • 80 ikaslek hartuko dute parte bost orduko irratsaioan EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Euskararen Eguna ospatzeko ekimen honetan
  • Irrati Maratoia Bitartez Ikerketa Taldeak antolatzen du eta Euskara Errektoreordetzaren, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen, Kazetaritza Sailaren eta Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailaren eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailaren babesa du
  • Saioa Abenduak 3an izango da eta zuzenean emitituko da Mikel Laboa Plazan jarritako bozgorailu batzuetatik eta Youtubeko kanalean

UPV/EHUko Kazetaritza Graduko bigarren eta laugarren mailako 80 ikasleek ‘EHU Irrati Maratoia’ren zortzigarren edizioa egingo dute bihar, Abenduaren 3an, goizeko 9.20-15.40 bitartean, Euskararen Eguna ospatzeko. Ekimena Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati estudioetan izango da (Audiolab), eta zuzenean jarraitu ahal izango da maratoiaren Youtubeko kanalean . Horrez gain,  Mikel Laboa plazan ere bozgorailuak jarriko dira.

Ekimena goizeko 9.20an hasiko da eta bost ordutan zehar ikasleek Garapen Iraunkorrerako Helburu desberdinekin loturiko gaiak jorratuko dituzte, hala nola, nazioarteko gatazkak (16),  mugikortasuna (11), emakumeen presentzia euskal kulturan (5), klima, ekosistemak eta ur azpiko bizitza (13), euskararen egoera esparru desberdinetan (18), Hezkuntza sistema (4). Horrez gain euskal musika urbanoaren inguruko hausnarketak ere egongo dira eta onbidatuen artean Kai Nakai, Amariz, Albina Stardust edo Divina Comedia izango dira.

Euskara eta elkarlana

‘EHU Irrati Maratoia’ren helburuak unibertsitatean eta ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea, euskal kazetaritza lantzea edo kazetaritzako ikasleak beraien testuinguruarekin harremanetan jartzea dira, besteak beste, UPV/EHUk garatutako Irakaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa (IKD) ereduarekin sintonian.

Maratoiak Euskararen Arloko Errektoreordetzaren, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen eta Kazetaritza  eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitate, eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila Sailen babesa dauka.


Sare sozialetan:
X: @EHUirratimarato
Facebook: EHU irrrati maratoia
Instagram: EHUirratimaratoia
Web orrialdea: http://www.ehu.eus/irratimaratoia